XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); gañera jayak ordainduak, ta uztan ta eguarritan sari bereziyak, ta zortzi eguneko jayak.

Emakumeak kendu dira lur lanetik; zarrak ez dute lanik egiten, ta zartzaro sariya badute.

Umiak, nola ez diran lanerako bear, amabost urte arte eskoletan ikasi dezateke, eta Bachillerato elemental egiteko bidean dira.

Salon parroquial etxea jaso dute, bere liburutegi, aldizkari berezi, elizgai, ikasgai ta abar.

Beren jolasetako, naiz sendi begiratze ta abar, asti geyago daukate.

Elkarteko batzordeen eten gabeko billeratako, naiko asti badute, naiz ta denak nekazariyak izan.

Eta ori guztiya jayotako urtian....

Azi, ta ibiltzen asten diranean....

¿Zer ez dute egingo?.

Esaera danez, anai batek besteari laguntzen dion sendi bat, ormaz inguratutako erri bat bezela dala.

Zuñigan, 300 anai ta geyago elkarri laguntzen ari dira.

Orra ez da erri bat, sendi sendo ta indartsu bat baizik.

¿Guk, beste orrenbeste egin ote dezakegu?....

Oraingoz ez noski.

Baserritarrai berekoitasuna kendu arte, gure elkartea auxe bear litzake.

Gipuzkoa'n, orañ dauden piñuen erdiyak gaztain jarri, eta morroyak lanian; eta onako onelako.

Txerriki-Ola.

Eta Gipuzkoa'n bear dan, eta kanpotik datorren txerriki guztiya, bertan sortu.

Orra or, baserritarrak burua jasotzeko, era egokiya.

Ortik aurrekoa berak egingo du.

Baserritarrai, eskolan bidez, berekoitasuna kentzen zayonian, orduan bai, Zuñiga'n egin duten erako zerbait egin eziñik eztago; eta ez an bezela erri batean bakarrik, Gipuzkoa guztiyan baizik.

Erri bakoitzean, sortuko litzake baserritarren elkartea, eta erri guztiyak elkartuko litukean, nekazari elkarteen batasuna Donosti'n.

Erri elkarteen batasunak, batzorde bat izango luke.

Erri elkarteko ordezkariakin ornitua; eta orixe izango litzake, Gipuzkoa guztiya elkartuko luken sendiaren zaitzale ta zuzendari; ta nekazari guztiyak bata bestien anai.

Ogeibat milla anai elkarri laguntzen.

Eta orduan, ez litzake orañ bezela lan egingo; (...).